Zerk egiten gaituen gizaki
Oso aspalditik nago ni hemen.
Jostailuak, txakurrak edo ezagutzen duzun edonor baino lehenagotik.
18,00€ 17,10€
SINOPSIS
Munduan gutxi gorabehera bizirik dauden 7.158 hizkuntzetatik (Ethnologue, 2023), erdiak gutxienez desagertuko omen dira 2100. urte inguruan. Eta hizkuntza bat hiltzean, kultura bat ere hil daiteke batera.*
Hizkuntza bakoitza galtzean, gizaldiak berak balioko zerbait galtzen du. Gizakia izatearen muinean dagoen zerbait. Hizkuntza horretan hiztunek kodetu eta gordetako ezagutza kultural, geografiko, zientifiko eta filosofikoa gal liteke betiko.
Hizkuntzak ahoz, zeinuz edo idatziz adieraz daitezke. Hizkuntza bat idatziz jaso ahal izatea haren iragana gordetzeko eta haren etorkizuna bermatzeko bide onenetako bat da. Munduko hizkuntza guztietatik, %57a baino ez omen da idazten. Haien babesa bermatzeko premiazkoa dena egin ezean, munduko idazketa sistemetako %85a (liburu honetan agertzen dira haietako asko) desagertzeko arriskuan dago (Endangered Alphabets Project, 2023).
Hizkuntza guztiak dira inportanteak. Idazketa sistema guztiak dira inportanteak. Kultura guztiak dira inportanteak. Munduak zenbat eta hizkuntza, idazketa sistema eta kultura gehiago eduki, orduan eta aberatsagoak gizaki guztiok. Liburu hau munduko hizkuntzen, idazketa sistemen eta kulturen tapiz ederrari egiten diogun ekarpen apala da, eta baita haien atzean dagoen jende txundigarria omentzeko gure modua ere.
*Egileak liburu honen salmentarekin eskuratutako egile eskubideen zati bat munduko hizkuntzak gordetzeko eta indarberritzeko lanean dauden erakundeei emango die.
PREMIOS Y MENCIONES
UNESCOren oharra Bazenekien Saptariya Tharu hizkuntzan ama adierazteko hitza ‘मैया’ dela, eta maiya ahoskatzen dela? Livonieraz ‘lind’ hitzak txori esan nahi duela, eta te reo Maori hizkuntzan jolastea ‘ki te tākaro’ dela? Hizkuntza bat ulertzen dugunean, hizkuntza horren atzean dagoen jendea eta haien bizimoduak hobeto ulertzen ditugu. Hizkuntzen balioa nabarmentzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2022-2032 Hizkuntza Autoktonoen Nazioarteko Hamarraldia izendatu du. Hamarraldiak bertako hizkuntzak gorde, indartu eta sustatzean ipintzen du arreta, haietako asko desagertzeko arriskuan baitaude. Guztiok badugu zer egina hizkuntza horiek gure geroaren parte izan daitezela ziurtatzeko.“As you cross time and space and solve a riddle full of beautiful metaphors, an amazing answer awaits at the end to make us look at our existence in a new way.” – Jihyun Kim, author/illustrator of The Depth of the Lake and the Height of the Sky (a New York Public Library Best Book for Kids of 2022)
“A beautifully illustrated book about our shared humanity. An engaging read and wonderful concept.” – Felicita Sala, author/illustrator of ¡Sé un árbol! y El escondite
- The white ravens 2023 katalogoan sartuta.
PRENSA:
- Reseña en UNESCOEnlace
FICHA TÉCNICA:
Peso | 450 g |
---|---|
Dimensiones | 278 × 215 × 10 mm |
Cubierta | Cartoné |
Edad recomendada | |
Idioma | |
Páginas | 42 |
Autor/a |